Hirutik bi partidu irabazi zituen Hernanik Beasainen, eta abantaila politarekin arituko dira etxean

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 14a, 00:00

Maila bikaina ematen ari dira Hernaniko pelotariak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Ostegun arratsaldean jokatu zituzten finalerdiko lehenengo hiru partiduak, eta abantaila polita eskuratu zuten Beasainen. Hiru partidutik bitan lortu zuten garaipena, eta tanteoa ere alde dute hernaniarrek.

Kadete mailan Oier Arsuagak eta Lier Zugastik 22-8 irabazi zuten Beasaingo Goikoetxea anaien aurka; jubeniletan are errenta haundiagoa eskuratu zuten Oier Azpeitiak eta Ekhi Osesek, 22-3 irabazita; eta seniorretan aldatu egin zen gidoia, Xabi Apaolazak eta Markel Lizeagak 22-5 galdu baitzuten Azketaren eta Garmendiaren aurka.

Markagailu hauekin, garaipen bat gehiago izateaz gain, 16 tantoko errenta du Hernanik. Jardunaldi erabakigarria datorren astean jokatuko da Hernaniko frontoian. Ezinbestekoa izango da zaleen bultzada finaleko txartela eskuratzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!