Aurreko astean ospatu zituzten Osiñagako Jaiak. Guztiek ospatu zituzten gogotik, baina bik bereziki pozik amaitu zuten larunbat arratsaldea. Izan ere, Iñaki Urruzolak eta Marian Izagirrek jaso zuten Arriatxun egindako errifako saria.
Zozketa irabazita, bertako produktuekin osatutako bi saski eder eraman zituzten etxera.
Orain bazkari eder batera gonbidatu beharko dituzte ingurukoak! k