Hernaniko Udaleko ordezkariek harrera instituzionala egin zien pasa den asteartean Gazako Sol Band musika taldeko lau kideri. Eh Bilduko, EAJko eta Orain Hernaniko ordezkariek hartu zuten parte musikarien harreran.
Rafah Shamali, Said Fadel, Abdelkader Aboqassim eta Mohammed Nasrallah dira Sol Band taldeko kideak, eta asilo eskaera eginda, Hernanin biziko dira hemendik aurrera.
Erakundeetatik harago, herri harrera egiteko deialdia egin du Gernika Palestina ekimenak. Horretarako, bihar egurdiko 12:00etan Tilosetara bertaratzeko deia egin diete herritar guztiei: «Herritarrak gonbidatu nahi ditugu Palestinari elkartasuna erakustera eta Sol Bandeko lau kideei Hernani harrera herria dela adieraztera». k