Hitzaldia gaztetxeez eta liburuaren irakurraldia, Kontrakantxan

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 13a, 00:00

Hernaniko gaztetxean gaur, 18:00etan hitzaldia izango da gaztetxeen funtzioari buruz, Gaztetxeez: funtzioak, oldarraldia eta babesa izenburupean. Bestetik, Hernaniko Aletu irakurle taldeak ikasturteko azkeneko saioa izango du gaur, 21:00etan, hau ere Kontrakantxa gaztetxean. Bertan, Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez liburua aletuko dute. Eta asteartean, ekainaren 17an, saio berezia antolatu dute idazlearekin berarekin, gaztetxean bertan, 18:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!