HHZk udako ordutegia izango du ekainaren 18tik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 13a, 00:00

Hernaniko udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuak (HHZ) udako ordutegia izango du ekainaren 18tik aurrera. Horrek esan nahi du goizez bakarrik egongo dela zabalik: astearte eta ostegunetan ez da irekita egongo. Irailaren 9an, berriz ohiko ordutegian irekiko da bulegoa. Bide batez, ekainaren 23an eta 24an udaletxea eta udal zerbitzuak itxita egongo dira, herriko jai eguna dela eta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!