"Hernani" Musika Eskola Publikoko helduen taldeek eta kantu modernoko ikasleek, kontzertua

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 13a, 00:00

Asteazkenean Goiz Eguzki parkean eskainiko dute arratsaldeko 18:45etan hasita eta hamalau abesti ezagun izango ditu errepertorioak.

Datorren asteazkenean, ekainaren 18an, "Hernani" Musika Eskola Publikoko helduen taldeek eta kantu modernoko ikasleek ikasturte amaierako kontzertua eskainiko dute Goiz Eguzkiko parkean 18:45etatik aurrera.

Errezitaldi hau ekainean Biterin instrumentu ezberdinekin egiten diren kontzertuen zikloaren barruan kokatzen bada ere, kasu honetan Goiz-Eguzki parkeko aire zabaleko espazioaren aldeko hautua egiten da, errepertorioaren izaeragatik eta uda aurreko garai honetan hain berezia den ingurune batean gozatzeko aukeragatik irekiagoa emanez.

Ondorengo musikariak arituko dira instrumentuekin: Iban Setien (Pianoa), Mikel Astiz (Gitarra), Unai Muñoz (Teklatuak) eta Iosune Marín (Gitarra). Ahotsa jarriko dute ondorengo kantariek: Rexu Olazabal, Arantzazu Martínez, Mikel Salaberria, Rosilene Paiva eta Ixiar Gurmendi.

Egitaraua osatuko dute kantu hauek: Give a little bit (Supertramp), Trem-Bala (Ana Vilela), Ruby Tuesday (Rolling Stones), Maria la portuguesa (Carlos Cano), Apache (The Shadows), Aita semeak (Oskorri), La llorona (Mexikar herrikoia), Al oido (Imanol/Alfonsina Storni), Habanera (Xabier Lete), Sos d'un terrien en détresse (Daniel Balavoine), Je t'aime (Lara Fabian), Mendian gora (Imanol/X.Amuriza), Hotel California (Eagles) eta John zaharra (Herrikoia).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!