15 mendizalek osatu zuten Leitzako mendi martxa

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 13a, 00:00

Urteroko ohiturei eutsiz, eta mendizaletasuna bizirik dagoela erakutsiz 15 ausartek ekin zioten Leitzako LXIV. martxari. Ibilaldi polit baten ostean, eta hamaiketako eder baten bueltan Elurtxorin bazkariarekin jarri zioten amaiera egunari. Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiete partehartzaileei, «Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta lanean egon diren langileei!! Gora gure mendi eta mendizaleak!!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!