Ekainaren 23tik aurrera zenbait astez udal kiroldegiko igerilekuen eremuak itxita egongo dela gogora ekarri nahi du Udalak, konponketa lanak egiteko.
Herritarrei ahalik eta eragin txikiena egiteko, San Joan jaien astean hasiko dira igerilekuko lanak, udal kiroldegiaren itxialdi teknikoa baliatuz. Igerilekua uztaila bukaeran irekiko da berriz (data zehatza jakinaraziko dugu).
Bitarte horretan, Hernaniko kiroldegiko bazkideek Mugiment sareko inguruko herrietako igerilekuak erabili ditzakete: Astigarraga; Donostia; Errenteria; Lasarte-Oria; Urnieta eta Usurbil.
Honen inguruko informazio gehiago kiroldegiko harreran jaso daiteke edo webgunean.