Unax Uralde hernaniarrak El teatro es un asco antzezlana aurkeztuko du gaur Antzoki Zaharrean, 18:30etan. Lan hau Donostiako Binahi Akademian prestatu da eta Jaione Albenizek zuzendu du. 8 hilabete igaro dira kideek obra hau aurrera ateratzeko lehen aldiz akademia zapaldu zutenetik.