Hernani Zineklubaren barruan, gaur 19:00etan, Tasio eskainiko da. Biterin. 3 euro balio du sarrerak. 1984an Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen Tasio filma, eta, urteurrenaren harira, zaharberritu egin du Euskadiko Filmategiak. Bolognako (Italia) L’Immagine Ritrovata laborategiaren bidez egin du, jatorrizko negatibotik abiatuta, eta Armendarizen ikuskaritzapean.