Peru Arregik 62 urteko marka bota du

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 11a, 00:00

Peru Arregik 4 minututik behera gelditu zuen kronometroa, 1.500eko proban.

CD Hernaniko marka berria lortu zuen 1.500 metroko proban, aire librean, 3:59,54 denborarekin. 1963koa zen orain arteko marka, Jose Ignacio Gonzalezena: 4:02,4. 

Peru Arregi Zelaietak CD Hernani klubeko marka bota zuen 1.500 metroko proban, Donostian egin zen aire libreko Gipuzkoako Txapelketa absolutuan.  Marka berria 3:59,54an utzi zu­en, lehenengo aldiz lau minutuko langatik jaitsita.

Horrela. Jose Ignacio Gonzalezek 1963ko urriaren 27an egindako marka hobetu zuen Peru Arregik maiatzaren 31n. 4:02,4koa zen Gonzalezen marka, ia 62 urtez iraun duena.

Bost domina, Euskadiko Master eta Gipuzkoako oztopo txapelketetan

Bestetik, pasa den larunbatean, aire libreko Euskadiko Master Txapelketa jokatu zen Durangon; eta M45 kategorian, klubeko David Rojok urrezko domina lortu zuen mailu jaurtiketan, eta zilarrezkoa pisu eta disko jaurtiketetan.

Egun berean, kategoria txikian Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Donostian. 18 urtez azpikoetan, 2.000 metrotan, Irune Mateo azpitxapeldun izan zen. Eta 16 urtez azpikoetan, 1.500 metrotan, Uxue Rodriguezek brontzea lortu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!