Hernaniko Aletu irakurle taldeak ikasturteko azkeneko saioa izango du etzi, 21:00etan, Kontrakantxa gaztetxean. Bertan, Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez liburua aletuko dute. Eta datorren asteartean, ekainaren 17an, saio berezia antolatu dute idazlearekin berarekin, gaztetxean bertan, 18:00etan.