San Joan suak egiteko baimena eskatu behar da udaletxean

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 11a, 00:00

Hernaniko Udalak jakinarazi du, San Joan suak egin nahi dituzten elkarte eta pertsonek baimena eskatu beharko dutela. Horretarako, ekainaren 17a baino lehen idatzizko eskaera aurkeztu beharko dute udaletxean (Herritarren Harrera Zerbitzuan edo modu telematikoan). Baimen eskaerarekin batera, sua egingo den eremuaren planoa ere aurkeztu beharko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!