Sarrerak dagoeneko salgai, San Joanetako pelota jaialdi profesionalerako

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 10a, 08:51

Iñaki Artolak jokatuko du Hernanin, ekainaren 25ean. Argazkia: Baiko Pilota

Ekainaren 25ean izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita, bi partidurekin. Sarrerak hemen erosi daitezke, 20 eta 30 euro arteko prezioan.

Esku pelota jaialdi profesionala antolatu dute Hernanin, San Joan jaietan, ekainaren 25erako. Kiroldegiko frontoian izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita; eta bi partidu jokatuko dituzte. Aurrenekoan, Erik Jaka eta Jon Mariezkurrena ariko dira, Jon Ander Peñaren eta Martxel Iztuetaren kontra. Bigarrena, berriz, lau t'erdiko partidua izango da, Iruñeko San Fermin Torneoari dagokiona. Final laurdenetako kanporaketa jokatuko du Iñaki Artolak, Zaldibarko final zortzirena irabazten duenaren kontra.

Jaialdirako sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko, eta helbide honetan daude eskuragarri: https://tickets.oneboxtds.com/pelotavasca_web/select/2516438?viewCode=Vista_Principal

20 euroko prezioa dute goiko pasilloko sarrerek; 25 eurokoa harmaila nagusietakoek; eta 30 eurokoa kantxaren ondokoek. Kantxaren ondoan, sarrera gutxi geratzen dira dagoeneko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!