Etxera Eguna ekitaldia antolatu du Sarek Hernanin ekainaren 21ean. Eguerdiko 12:00etan Etxera ekarri arte tira! giza proba lehiatuko dute Hernaniko eta Antiguoko taldeek Plazan. 13:00etan Etxera Topa egingo da Plaza Berrin. Ondoren izango da herri bazkaria, 20 eurotan, Atsegindegin. Bazkalostean, 18:30etan aterako da elektrotxaranga. Bazkarirako tiketak salgai daude dagoeneko Garinen eta Zintzarrin. Tiketak erosteko azken eguna: ekainaren 16a izango da. Bestetik, ekainaren 27an, presoen aldeko kale-buelta egingo da iluntzeko 20:00etan, Plazatik abiatuta.