Hernaniko boleibol taldeak ate irekien saioak burutuko ditu gaur eta etzi, kiroldegian, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Ate irekiak 2017 edo lehenago jaiotako neska-mutilentzat bideratua daude. Helburua da 2025-2026ko talde ezberdinetan jokatu nahi dutenek boleibola probatzeko aukera izatea. Era berean, boleibol eskolan parte hartu nahi dutenak ere probatzeko aukera izango dute. «Boleibolean jolastu eta gozatzea da gure nahia; beraz, gaztetxo guztiak etor daitezke parte hartzera», diote taldetik.