Unax Otegi txirrindulari hernaniarrak junior mailako Arantzazuko Igoera irabazi zuen larunbatean, bi segundoko abantaila aterata bigarrenari eta hirugarrenari; Viveros San Antón taldeko Aratz Unanueri ata Ampo taldeko Eritz Atxegari, hain zuzen.
Joan den astean ere erakutsi zuen Iruki-Donostialdea Bizikletan taldeko ziklistak sasoi puntu onean dagoela, 26garren postua eskuratu baitzuen Gipuzkoa Klasikoa nazioarteko proban. Maila bikainean ari da txirrindulari hernaniarra.
Taldeko beste hiru txirrindularik amaitu zuten proba: Unai Iturrate 12garren sailkatu zen, 1:16ra; Janin Aguerre, 40garren, 4:18ra; eta Beñat Igarategi, 57garren, 7:25era. Horrela, taldeka hirugarren izan ziren.