Beste urte batez, denboraldia 3x3 txapelketarekin borobilduko du Hernaniko Saskibaloi Taldeak. Larunbat honetan izango da lehiaketa, eta Hernaniko kiroldegian jokatuko dituzte partidu guztiak. Lehenengo partidua goizeko 09:30etan hasiko da.
Lau kategoriatan banatuko dituzte partaideak: mini kategoria (12 urte edo gutxiago), txikien kategoria (13 eta 15 urte artean), gazteen kategoria (16 eta 18 urte artean) eta nagusien kategoria (18 urtetik gora). Nagusien kategorian parte hartzeko 20 euro ordaindu beharko dira taldeko; gainontzekoetan, 3 euro jokalariko.
Txapelketa mini kategoriako partiduekin hasiko da, eta goizean zehar jokatzen joango dira gainontzeko mailetako jokalariak. Nagusien mailan, arratsaldean izango da fase finala.
Maila guztietako irabazleen sariak jasoko dituzte, eta parte hartzaile guztiei kamiseta bat oparituko dire antolakuntzak.
Izena eman nahi dutenek hkesaskibaloia@gmail.com helbidera idatzi behar dute.