Erremontariko finala erabakita geratuko da gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 9a, 00:00

Ezkurrak eta Juaneneak play offa jokatu zuten aurreko astean.

Aurrez aurre arituko dira Ezkurra II-Juanenea eta Aldabe-Barrenetxea IV bikoteak.

Erremontari Txapelketako azkenaurreko partidua jokatuko dute gaur arratsaldean Galarretan. Kale edo baleko norgehiagoka izango da, eta Ezkurra II-Juanenea eta Aldabe-Barrenetxea IV bikoteak arituko dira aurrez aurre. Irabazten duen bikoteak finalerako pasea lortuko du, Urrizaren eta Larrañagaren aurka jokatzeko.

Gaurko bi bikoteak bide desberdinetatik iritsi dira gaurko partidura. Aldabek eta Barrenetxeak bigarren postuan amaitu zuten ligaxka, eta zuzenean lortu zuten finalerdirako sailkapena. Deskantsu gehixeagorekin iritsiko dira gaurko jaialdira, eta abantaila hori baliatzen saiatuko dira kantxan. 

Ezkurrak eta Juanenak, ordea, lan pixka bat gehiago egin behar izan dute finalerdietara iristeko. Pasa den asteartean play offeko partidua jokatu zuten Ansaren eta Zubiriren aurka, eta lehia gogor bezain ikusgarri baten ondoren, irabaztea lortu zuten. Hiru set jokatu behar izan zituzten garaipena eskuratzeko, eta desgaste haundiko norgehiagoka izan zen. 

Ligaxkan jokatutako partiduan Ezkurra eta Juanenea gailendu ziren (2-0), baina oso estuak izan ziren bi seteteako markagailuak. Hortaz, emozioa ziurtatuta dagoela ematen du. 

Jaialdia arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta beste partidu erakargarri batek osatuko du kartelera; Erremontariko finalistak, Urriza-Larrañaga bikoteak, Ansaren eta Azpirozen aurka jokatuko du. 

 

Kiroldegian eskuratu daitezke gonbidapenak

Gaurko partidua ikusi nahi duten herritarrek Galarretara joateko gonbidapenak eskuratu ditzakete Hernaniko Kiroldegiko harreran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!