Etxe hutsak mobilizatzeko kanpaina aurrera eraman da aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 8a, 00:00

Etxebizitza alokatzean arazoak izateko beldurra duten jabeak, jarrera arrazistak jasan behar dituzten maizterrak, gurasoen etxetik ateratzerik ez dutenak... Etxegura elkarteak etxe hutsak mobilizatzeko kanpaina egin du aste honetan, hutsak egoteko arrazoiak ezagutu eta buelta eman nahian. Herria jantzi duten karteletan ikusi da etxea hutsik izateko motibazio bakoitzaren bestaldean, etxebizitza eskuratzerik ez duen jendea dagoela. Bestalde, kanpainaren bidez higiezinen jabeak sare solidariora batzeko deia egin dute, etxebizitzak espekulazioaren zirkulutik atera eta herritarren eskura jartzeko. Gaiarekiko sentsibilitatea duen eta alternatibak lantzeko gogoz dagoen oro gonbidatuta dago Etxegura elkartean parte hartzera. Horretarako, harremanetarako helbidea zabaldu dute: etxeguraelkartea@hernaniburujabe.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!