194, 577 eta 688 zenbakiak dira Ernairen errifaren saridunak

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 8a, 00:00

Indepentziara dinamikaren baitan, herri mailan ateratako rifen zozketan, lehen saria 194 zenbakiarentzat da. Errioguardan bi pertsonentzat bazkaltzeko saria lortu du zenbakiaren jabeak. Bigarren sariduna, 577 zenbakia izan da, eta Otsaien garagardo kaxa bat eramango du etxera. Azken saria, 688 zenbakidunarentzat izan da, eta herriko sortzaileen produktu sorta bat eramango du. Saridunek, aste bete izango dute Ernaiko kideekin harremanetan jartzeko, pertsonalki edota sare sozialetatik. Astebeteren bueltan, saridunak agertzen ez badira, bigarren aldiz zenbaki berriak zozketatuko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!