Zubiria-Luisa, Zabala-Altuna eta Zabalegi-Ezeiza, txapeldunak

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 8a, 00:00

Finalsita guztiak, antolatzaileekin, argazkia atera zuten sari banaketen ondoren.

Emozioz beteriko partiduetan Tilos 7 Pasako finalak jokatu ziren atzo lehenengo, bigarren eta maila herrikoian.

Tilos 7 Pasako txapeldun guztiak ezagutu ziren atzo. Ostiralean Maialen Lujanbiok eta Ainhoa Urienek nesken mailako finala irabazi eta gero, atzokoan Xabier Zubiriak eta Alain Luisak lehenengo mailan, Haritz Zabalak eta Gorka Altunak bigarren mailan, eta Ander Zabalegik eta Oier Ezeizak maila herrikoian lortu zituzten jokoan ziren hiru txapelketak.

Eguneko lehenengo finala bigarren mailakoa izan zen eta partidu ezin gogorrago baten ondoren Haritz Zabalak eta Gorka Altunak 22-20 menderatu zituzten Oier Apaolaza eta Xuban Iturriotz. Ondoren lehenengo mailako finala jokatu zen eta hemen ezustekoa izan zen. Xabier Zubiriak eta Alain Luisak markagailu berberarekin lortu zuten Endika Ramos eta Aiheko Zubimendi gainditzea, 22-20. Ramos eta Zubimendi aurretik ziren, aurkariak markagailua berdindu zuten, kolpe bat jaso zuen Zubimendik eskumuturrean eta 20nako berdinketa eta gero markagailua itxi zuten urdinek. 

Finalak txapelketa herrikoiarekin amaitu ziren. Bertan, Ander Zabalegik eta Oier Ezeikak 22-16 garaitu zituzten Andoni Loran eta Iñaki Dominguez. Ondoren, Txalapartan bazkaldu zuten elkarrekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!