Ekainaren 21ean hasiko da ETE Liga, Kantabriako Astilleron; eta bi hilabetez luzatuko da. Azkeneko prestaketetan murgilduta dago Hernaniko Arraun Elkartea, eta hitzordu berezia jarri du biharko: jendaurrean aurkeztuko dituzte 'Maialen' trainerua osatuko duten arraunlariak eta teknikariak, eguerdiko 12:30etan Zinkoenean.
Era berean, jubenil, kadete eta infantil mailako taldeen aurkezpena egingo dute, burutu duten denboraldi bikainaren errekonozimendu gisa.