Komunitatea sendotuz, Aratzen

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 7a, 00:00

Aratz ikastolak festa antolatu zuen pasa den astean.

Aratz Ikastolak urteko jai haundia ospatu zuen aurreko astean, ikastolako giroa alaituz eta familia, ikasle nahiz langileak elkartuz. Eguraldi onak lagunduta, haurrek eta helduek ekintza ugariz gozatu zuten: buruhandiak, dultzaineroak, tailerrak, jolasak, magoa, puzgarriak, dantzaldia eta jan-edanerako guneak izan ziren protagonista. Jaiak ikastolaren komunitatea sendotzeko eta urte osoan egindako lana ospatzeko aukera aparta eskaini zuen, betiko moduan elkarlanaren eta auzolanaren indarra nabarmenduz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!