Euskal Pirinioak Askatasun Bideak elkarteak «memoria historikoa berreskuratzeko eta gogoratzeko» ekitaldiak iritsi dira. Ekainaren 13tik 15era izango dira. Aurten, oroitzapenezko mendi martxa antolatuko dute Aldudetik Eugira, ekainaren 14an, Paquita Bretos pasaitarraren eta Emilio Ithurriaren omenez. Bihar bertan, Mendiriz Mendiko kideek osatuko dute ibilbidea.
Hernanin ekainaren 13an egingo da urteroko omenaldia Loidin. Atzerritik etorritako parte-hartzaileak izango dira omenaldi ekitaldian, udalarekin, sarearen ondorenekin eta publikoarekin.
Parte-hartzaileak Loiditik Biteri Kultur Etxera joango dira 10 Urte + Mugalari, Laguntzaile eta Iheslarien Berreskuratzea eta Oroitzapena erakusketaren inauguraziora. Erakusketa zabalik egongo da ekainaren 14an 10.00etatik 13:00etara, eta ekainaren 16tik ekainaren 20ra, 10:00etatik 21:00etara. Autobusean leku batzuk libre daude hiru egunetarako (Loidin hilaren 13an, mendi irteera hilaren 14an eta txangoa 15ean, igandean). Norbaitek bertan egon nahi badu, basquefreedomtrailsww2 @gmail.com helbidean jarri daiteke kontaktuan.