Danbor hotsaren oihartzunak Etxeberrin jarraitzen du oraindik. Atzo arratsaldean hasi zituzten Mendekosteak, eta gogotik astindu zituzten danborrak auzoko helduek. Gaurkoan txikien txanda izango da.
Jaietako egun haundia ospatuko dute gaur Etxeberrin. Goizeko 09:00etan hasiko dituzte jarduerak, eta gaueko ordu txikietara arte izango da zerekin gozatua. Eguerdian urteroko patata tortila txapelketa eta paella jate herrikoia egingo dituzte frontoian. Bazkalosteko plana, aldiz, DJ-a, kirol saioa eta bingoa izango da.
Bola Txapelketa, pelota eta sagardoa, iganderako
Bihar eguerdian amaituko dira Etxeberriko Mendekosteak, baina azken egunerako ere jarduera erakargarriak prestatu dituzte. Goizeko 10:00etatik 12:00ak arte bolatokian egongo dira auzotarrak, federatu gabeko haurren eta helduen bola txapelketetan.
Eguerdiko 12:00etan, berriz, pelota txapelketako finalak jokatu eta sagardo dastaketa egingo dute.
MENDEKOSTEAK
GAUR
09:00 Mendekosteko 4.W40K Txapelketa, 1go blokeko arkupeetan.
10:00 Pelotako finalaurrekoak.
11:00 Haurren danborrada.
11:00 Jubilatuentzako jolas herrikoiak eta hamaiketakoa.
13:00 Patata tortila txapelketa.
14:30 Paella jate herrikoia frontoian.
16:00 Arratsalde pasa DJarekin.
16:00 Kirol jolasak 4-15 urtekoentzat. Denontzatek antolatua.
17:30 Haurrentzako txokolate jana.
18:00 Motx pailazoa: Kontu kontari ikuskizuna.
20:00 Bingo herrikoia.
21:30 Afari herrikoia Etxeberriko frontoian.
22:30 'Grezian' taldearekin musika.
23:00 Zezen suzkoa eta su artifizialak.
BIHAR
10:00 Haurrentzako I. Mendekosteko bolo txapelketa.
11:00 Federatu gabeko Nagusien I. Mendekosteko bolo txapelketa.
11:00 Meza Nagusia.
12:00 Pelotako finalak.
12:00 Sagardo dastaketa.
Sagardo dastaketan zehar: Interjaiak IV. sukaldaritza txapelketa (osagai sekretuak).
14:30 Jaien amaiera eta azken traka.