Hernaniko Musika Eskolako Dakapo abesbatzak gaur ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du, 19:30etan udaletxeko areto nagusian. Programazio zabala prestatu dute ikasturte osoko lana aurkezteko, gehienak sortzaile euskaldunen obrak, doinu herrikoren bat ere tartean.