20. urteurren festa gaur, KPFn

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 6a, 00:00

Hernaniko Emakumeentzako Jabetze Eskolak 20. urteurrena ospatuko du gaur, festa eder batekin Kulturarteko Plaza Feministan. 17:30etan hasiko da irrintzi, zaghareet eta ezgariekin. Ondoren, Jenny Perlazarekin dantzaldia izango da eta gero, karaokea. Norberak gustuko kanta aukeratu dezake (https://erabili.liberaforms.org/bizitza-kantu-bat-da.-karaokea), bakoitzak bere jatorrizko hizkuntzan. Festa mokaduarekin bukatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!