Gaur aldaketak izango dira kartoia eta papera jasoketa puntuetan

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 6a, 00:00

Gaur arratsaldean egingo den moda desfileko muntaketa lanak direla eta, Garbitaniako kamioiak ibilbidea aldatuko du. Kaxkoko zenbait establezimenduk ondorengo puntuetan utzi beharko dute papera eta kartoia: Txantxangorri elkarte aurrean, paretaren kontra; Komun publikoen aurrean; Udaletxe atzean; Atzietas kalean; apeaderoko eskailera ondoan; Portalondon; eta Atzietas kalea, epaitegiaren beste aldeko espaloian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!