Azkenaldian ugaritzen ari dira Israelekin harremanak etetearen aldeko diskurtsoak. Armen enbargoa, Palestinaren aitortza edota bestelako neurriak mahai-gainean jarri dituzte batzuek. Euskal alderdietako ordezkariak ere diskurtso hutsal horietara batu dira, bitartean, jada 20 hilabetez luzatu den sarraskiak aurrera darrai. Diskurtso hauek oso berandu datoz. Hamarkadetako garbiketa etnikoaren eta 2023ko urritik aurrerako ofentsiba basatiaren aurrean ez dute ezer egin, nahiz eta argi egon genozidio baten aurrean geundela. Genozidioa eteteko gai izan zitezkeen neurriak hartzeko borondatea izan balute egingo zuten, baina euren interes ekonomiko zein politikoei begira daude beti, irudia garbitzea tokatzen zaie orain.
Alabaina, diskurtso guzti hauek ez dute Israelen existentzia zalantzan jartzen, eta beraz, ez dira oinarrian dagoen arazoari eusteko gai. Bi estatuen irtenbidea ez da bideragarria, Israelek palestinar lurren okupazioan aurrera jarraitzen du eta horrek garbiketa etnikoarekin jarraitzea esan nahi du. Israelgo entitate genozida eta koloniala zalantzan jarri beharrean, estatu legitimo gisa aurkezten jarraitzen dute. Israel suntsitzea da palestinarren askatasunerako bideorri bakarra, eta palestinarren aurkako garbiketa etnikoa gauzatzea lortu ez bada, palestinar erresistentziari esker izan da hori, ez nazioarteko komunitatearen hitz faltsuen bidez.
Horregatik, konplizeen aurpegi zuriketa salatzen jarraitzen dugu, alderdi eta gobernuen hitz faltsuak salatzen. Israel desegitera bidean harreman oro eten, hitz gutxiago eta ekintza gehiago. Gaur, Saguesen (18:00) Palestinarekin elkartasuna plataformak deitutako kontzentraziora batzeko deia egiten dugu.