Langile ikastolaren festa eguna, bihar

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 6a, 00:00

Tilosetan hasiko da jaialdia 10:30etan eta egun guztian zehar luzatuko da.

Bihar Langile Ikastolak bere egun haundia ospatuko du, komunitateko kide guztien partaidetzarekin. Eguraldia lagun, hainbat ekintza aurrera eramateko asmoa dute, ikasturtea amaitzera doala ospatzeko. Denetarik izan du ikasturte honek ere, onetik asko, txarretik edo tristuratik ere baten bat, baina festa honetan elkarrekin ospatuko dute urtean zehar egindako lan guztia

Langile Ikastolatik, «bereziki pozik gaude Jangela Eredu Aldaketa eskatzeko gure familiek herriko beste ikastetxeekin batera sortu duten proiektu ederrarekin, maiatzaren 27ko Udal bilkuran Aho Batez onartua izan dena mozio bidez. Topa egingo dugu hainbeste lan egin duen jendearen alde, Jangelako Eredu Berriaren aldeko lanketan, Ekipo Jardueretan, Gelaburutan, Gela bileretan, festetan… ezinbestekoak ditugun familien alde!».

EGITARAUA

LANGILE IKASTOLA

BIHAR

10:30etan Tilosetan, LH 4koen emanaldia eta logotipo irabazlearen egileari saria emango dio gure PUNKIk.

11:00etan Tilosetan (Euria eginez gero Atsegindegin) Motx pailazoaren emanaldia izango da. Ondoren, Tilosetatik Laubidietara kalejiran

12:00etatik aurrera Laubidietan jolasak.

14:00etan Bazkaria Atsegindegin.

15:30ak inguruan Bingo musikatua.

16:30ak aldera tailerrak eta Playback lehiaketa ere.

17:30etan Tor Magoaren ikuskizuna.

19:00etan festa amaiera

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!