Zilegi Eskolaren gaurko hitzaldia, bertan behera

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 5a, 13:42

Zilegi Eskolaren baitan, hitzaldia antolatu zuten gaur arratsalderako, 18:30etan Kulturarteko Plaza Feministan: 'Euskal gatazka ikuspegi feministatik', Maider Galardiren eta Olatz Dañobeitiaren eskutik, Marta Luxanek dinamizatuta. Baina bertan behera geratu da saioa, Hernaniko AEK euskaltegiak aditzera eman duenez, hizlarietako bat gaixo dagoela eta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!