Moda desfilea bihar, Andrekalen eta Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 5a, 00:00

Berriak elkarteak 17:30etatik 19:00etara bitarte jarriko du pasarela gorria.

Hernaniko Merkataritza Mahaiak, herriko saltokiekin elkarlanean, moda desfilea antolatu du biharko, 17:30etatik 19:00etara bitarte. Desfilea Plaza Berri eta Andrekale batzen diren gunean izango da, Portalondo parean.

Moda eta osagarrien establezimenduez gain, interesa duten bestelako saltokiek ere parte har dezaketela azaldu zuten; hala nola, dekorazioa, loradendak, artisautza, estetika eta ileapainketa, etabar. Gainera, parte hartzeko era ezberdinak daudela ere adierazi du antolakuntzak, beraz, informazio gehiago jaso nahi duena edo izena eman nahi duena, Berriak elkartearekin jarri daiteke harremanetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!