Duela 8 urte Kronikan

Euriak ez ditu gelditu festarako gogoak

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 4a, 11:31

Arnaitz kantatzeko pronto eta gainontzekoak pentsatzen, finalaurrekoan.

Osiñaga eta Floridan giroa ez da hoztu eta festetako azken egunerako ekitaldi ugari dituzte antolatuak. Etxeberrin haurren danborrada irtengo da eta Osiñagan bertsolariak izango dira.

2017ko ekainaren 4an ateratako albistea.
Irakurri hemen egun horretako Kronika.

FESTARAKO gogoak euriaren ondoeza gainditu eta giro ederrean ibili ziren larunbata guztian zehar Osiñaga eta Etxeberriko auzotarrak. Ez hori bakarrik, herriko beste txokoetatik ere hurbildu ziren atzo ospatu ziren hainbat ekitaldi desberdinetara. Festaz gozatu nahi duenak gaur ere badu aukera. Etxeberriko haurren danborrada 11:00etan irtengo da eta ordu berean Meza nagusia hildakoen omenez egingo da. Sagardo dastaketa, koadrilen bazkaria, Bingo herrikoia eta errifaren zozketa ere egongo dira. Osiñagan auzokoak gogoratuko dira beheko zubian 11:30etan. Ondoren gazteen pelota partiduak, Tolosa ahizpen doinuak, Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsotan, abere desafioa eta Joxe Angel El Navarroren dantzarekin amaituko dira festak datorren urte arte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!