Sendabelar tailerra gaur, eta bihar, hitzaldia Kulturarteko Plaza Feministan

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 4a, 00:00

Gaur 18:00etan, sendabelar tailerra izango da Hernaniko AEKn. Bihar,  18:30etan, Kulturarteko Plaza Feministan mahai-ingurua antolatuko da, Euskal gatazka ikuspegi feministatik izenburupean. Hizlariak, Maider Galardi eta Olatz Dañobeitia izango dira eta moderatzaile lanetan Marta Luxan arituko da. Ekainaren 9an, 09:30etan, sendabelar tailerra egingo da Hernaniko AEKn. Krema egingo dute, ekainaren 11n bezalaxe, baina egun honetan 18:00etan. Saioetara edozein joan daiteke, baina izena eman behar da, batez ere, sendabelarren saioetan, leku mugatuak baitaude: zilegieskola@aek.eus edo 663 043 314.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!