Gipuzkoako Txapelketa Absolutoan David Rojo hernaniarrak zilarrezko domina lortu zuen mailu jaurtiketan. Unax Rasok lortu zuen urrea 45.58 metroko jaurtiketarekin eta CD Hernanikoak bigarren postua eskuratu zuen 34.39 metroko jaurtiketarekin.
Sei domina, Euskadiko Eskolarteko txapelketan
Aurreko asteburuan Gasteizen Euskadiko Eskolarteko txapelketak jokatu ziren eta bertan Gipuzkoako federazioak CD Hernaniko lau atleta hautatu zituen.
Gainera oso ondo aritu ziren. Lau domina indibidual lortu zituzten eta erreleboan ere domina eskuratu zuten lautetatik bik.
Ortzi Moralek urrea lortu zuen jauzi hirukoitzean. Adur Salaberriak zilarra eskuratu zuen 500 metrotan eta hirugarren sailkatuta brontzea lortu zuten Ander Martinek 80 metrotan eta Ane Sanchok 220 metro hesietan. Adur Salaberria eta Ander Martin brontzea izan ziren 4x80 metroko erreleboan.