Iruki-Donostialdea Bizikletan taldeko Unax Otegi txirrindulari hernaniarrak meritu haundiko 26garren postua eskuratu zuen asteburuan Gipuzkoa Klasikoa junior mailako nazioarteko proban. Bertan, Willebrord Wil Vooruit taldeko Daan Dijkman herberetarrak lortu zuen garaipena eta 6:53ra iritsi zen hernaniarra, probako bi etapak amaitu eta gero, larunbatean Lazkaokoa eta igandean Donostiako Egia auzokoa.
Taldeko beste bi txirrindularik amaitu zuten proba: Unai Iturrate donostiarra 64. sailkatu zen, 14:07ra, eta Aimar Capdequi astigartarra 73, 18:07ra.
Kadeteen mailari dagokionez, Iruki-Donostialdea Bizikletan taldeko Santiago Roa txirrindularia hirugarren sailkatu zen pasa den igandean Bergaran jokatutako Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketan.