Matrikulazio egunak finkatu ditu Ttarlak eta ekainaren 19an, emanaldia

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 3a, 00:00

Ikasturtea amaitzear dago eta dagoeneko, datorrena antolatzen hasi dira Ttarla Dantza taldekoak. Horretarako, 2025-26 ikasturterako matrikulazio datak finkatu dituzte: ekainak 9an arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara, eta ekainaren 16an 18:00etatik 20:00etara Sandiusterrin. Gogoratu, 2020an jaiotako haurrak izango direla aurten gaztetxoenak. Horretaz gain, ekainak 19an 19:00etan, Ttarlako helduek, dantza emanaldia eskainiko dute Tilosetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!