Arraun denboraldiko lehenengo estropada, Gipuzkoako Traineru Txapelketa, jokatu zen igandean Orion eta Hernaniko Maialen traineruak hamargarren amaitu zuen. Arraun Lagunak izan zen garailea 11 minutu eta hamar segundurekin eta sei segunduko abantaila lortu zuen Tolosaldearekiko eta zazpi Zarautzekiko. Hernani azkena sailkatu zen garailearengandik 52 segundura. Aipagarria da Orion ikusitako maila, hamabost segundutan zortzi traineru helmugaratu baitziren.
SAILKAPENA
1. Arraun Lagunak 11:10.08
2. Tolosaldea 11.16.96
3. Zarautz 11:17.17
4. Hibaika 11:22:06
5. Hondarribia 11:22.66
6. Orio 11:23.60
7. Zumaia 11:25.32
8. San Juan 11:25.57
9. Donostiarra 11:42.60
10. Hernani 12:02.56