Mutil kadeteak Gipuzkoako azpitxapeldun, eta neskak hirugarren

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 3a, 00:00

Mutil kadeteak azpitxapeldun izan dira.

Pistako boleibola amaituta hondartzakoa hasi da eta Jare Elosegi eta Udane Azpeitia bikotea bigarren izan da Gipuzkoako kadete txapelketan.

 

Boleibol pistetako txapelketek joan den astean izan zuten amaiera eta Hernaniko talde guztiek emaitza oso onak lortu dituzte. Horien adibide, Gipuzkoako txapelketan zehar beti lehenengo postuan izan ziren eta finalean txapeldunorde geratu ziren kadete mutilak edota kadete eta jubenil neskak hirugarren eta laugarren postuetan bukatu dutela. 

Eta hemendik aurrera ere boleiboleko beste modalitatean ere aukera izango dute jolasteko. Asteburu honetan esaterako, hondartzako Gipuzkoako kadeteen txapelketa jokatu da Tolosan.

Larunbatean nesken txanda izan zen, non Hernaniko hiru taldek (Maddi Martin eta Danna Rodríguez, Evelyn Ribera eta Nicole Echeveste, Jare Elosegi eta Udane Azpeitia) osatua txapelketa bikaina egin zuten. Nesken arteko giroa ezin hobea izan zen eta lehia bizia izan zen azken unerarte. Jarek eta Udanek lortu zuten bigarren postua lehia estu batean, non Oarsokoak azken unean 22-20ko emaitzarekin gailendu ziren.

Igandean berriz mutilen txanda izan zen. Bertan bost taldek parte hartu zuten (Oihan Zabala eta Ximon Garin, Xabat Arana eta Jurgi Lertxundi, Mavellos Ibrahim eta Arhan Sánchez, Julen Gallego eta Lur Garayar, Hodei Erasun eta Kai Inchauspe) eta txapelketa bikaina jokatu zuten denek. Hodeiek eta Kaik laugarren postua eskuratu zuten baina lehia oso estu baten ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!