Duela 23 urte Kronikan

Hernaniarrak finalean, Eskolarteko Bertsolari Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 2a, 08:37

Arnaitz kantatzeko pronto eta gainontzekoak pentsatzen, finalaurrekoan.

Txikitan Hernaniko laukote bat eta haunditan bertso eskolako bi dira finalean.

2002ko ekainaren 2an ateratako albistea.
Irakurri hemen egun horretako Kronika.

GIPUZKOAN Eskolarteko Txapelketako lehen fasea jokatu da. Hernaniko bertsolariek erakutsi dute beren maila eta baditugu finalistak aurten ere: txikietan (14 urte arte) taldeka, Hernaniko laukotea pasa da: Arnaitz Lasarte, Unai Gaztelumendi, Ane Lujanbio eta Jon Hidalgo. Nagusietan ere Hernaniko bertso eskolako bi partaide finalean ditugu: Beñat Gaztelumendi eta Izarne Zelaia. Finala datorren ostiralean da, Zumarragan, arratsaldeko 16:00etan.

Harrobia martxan
Hernaniko bertso eskolatik aspaldiko kuadrila haundienak hartu du parte aurtengo Eskolarteko Txapelketan, eta finaletik kanpora gelditu direnek ere maila oso ona erakutsi dute. Dirudienez, harrobiak ez du hondorik jo!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!