Santa Barbara elkarteak haurren eta helduen danborradak aterako ditu aurtengo San Joanetan ere. Emanaldia ondo ateratzeko, ordea, garrantzitsua da txukun prestatzea. Gaur arratsaldean ekingo diete entseguei, eta ekainaren 19ra arte egingo dituzte, astelehenetik ostegunera.
Haurrak izango dira ensaiatzen lehenengoak; arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara egingo dute saioa. Ondoren, helduek hartuko dute lekukoa, 20:00etan hasi eta 21:00etan amaituta.
Parte hartu nahi duten herritarrek nahikoa dute gaurko entsegura bertaratzea, bertan izena eman daiteke eta.