Hernaniko etxebizitzaren egoerarekin kezkatuta, sentsibilizazio kanpaina berri bati ekitea erabaki du Etxegurak. Asteazken honetan Plaza Berrin jarri dute hitzordua, argazki bateratua ateratzeko. Ekitaldi txiki horrekin jarriko dute martxan dinamika.
Etxegurak urtebeteko ibilbidea egin du dagoeneko, eta azken hilabeteetan «egoera aldatzen ez dela» ikusteak larritu ditu bereziki: «Alokairuan bizi nahi duen jendea baino etxe huts gehiago dago gure herrian. Nolatan normalizatu dugu desoreka hori?». Errealitate hori da herrian ikusarazi nahi dutena, eta horixe izango da kanpaina berriaren helburua.
Iaztik hona zenbait proiektu jarri ditu martxan Etxegurak, Hernani Burujaberen barruan: «Horietako bat da Jabe Solidarioen Sarea, zeinak Hernanin bidezko alokairua sustatzeko eta etxe hutsak mobilizatzeko helburua duen».
Etxeguratik herritar guztiei egin diete kanpainan zehar antolatuko dituzten ekintza guztietan parte hartzera.