Ekainerako hiru jarduera prestatu dituzte Kulturarteko Plaza Feministako kideek. Lehenengoa asteazken honetan bertan izango da, Zilegi Eskolen barnean. Maider Galardiren eta Olatz Dañobeitiaren eskutik, euskal gatazka ikuspegi feministatik aztertzeko aukera izango da. 18:30etan hasiko da solasaldia.
Jarduera nagusia, berriz, ostiralean izango da, ekainaren 6an. Emakumeontzako Jabetze Eskolen 20. urteurrena ospatuko dute, 17:30etan hasita. Karaokea, irrintziak, dantza... denetarik egongo da. Urte hauetan parte hartu duten emakume guztiei egin diete bertaratzeko deia.
Horrez gain, San Joanak direla eta KPF itxita egongo da ekainaren 21, 23 eta 24an; eta 25etik aurrera, 09:30-14:00 ordutegia izango du.
EKAINEKO EGITARAUA
KULTURARTEKO PLAZA FEMINISTA
EKAINAK 5
18:30 Solasaldia: Euskal gatazka ikuspegi feministatik. Hizlariak: Maider Galardi eta Olatz Dañobeitia. Dinamizatzailea: Marta Luxan.
EKAINAK 6
17:30 Emakumeontzako Jabetze Eskolaren 20. urteurren festa.
EKAINAK 12
19:00 Erakusketaren aurkezpena: Emakume Arkeologoak Gipuzkoan. Aizpea Goenagaren eta Eider Conderen eskutik. Abuztuaren 29ra arte egongo da ikusgai.