Herritar ugari elkartu ziren Tilosetan pasa den larunbateko Gazte Egunean

Kronika - Erredakzioa 2025ko eka. 1a, 00:00

170 lagun inguru elkartu ziren pasa den asteko herri bazkarian. Futbito txapelketako finalak goizean jokatu zituzten.

Egun osoko egitaraua prestatu zuen Hernaniko Gazte Asanbladak pasa den larunbaterako. Gazte Eguna ospatu zuten Tilosetan, eta jende ugarik egin zuen bat antolatutako jarduerekin.

Futbito Txapelketako finalak jokatu zituzten goizean, Tilosetako frontoian bertan. Ondoren, 170 lagun inguru elkartu ziren herri bazkarian, eta bazkalostean txarangaren erritmora ibili ziren herrian.

Gazte Asanbladatik eskerrak eman nahi izan dizkiete modu batera edo bestera laguntzen aritu diren pertsonei: «Haiek gabe hau dena ez zelako posible izango!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!