Hernaniko Saskibaloi taldeak ate irekiak antolatu ditu etzirako eta ekainaren 8rako, 10 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat.
Bi saioak eguerdiko 12:00etan hasiko dira, Hernaniko Kiroldegiko sarrera nagusian. Antolatzaileek azaldu dute 13:30etan amaituko direla ate irekiak eta informazio gehiago behar dutenentzat harremanetarako kanalak elkarbanatu dituzte: 688 87 02 26 eta 688 87 54 35 telefonoetara deitu edo hernanisaskibaloia@gmail.com helbidera idatzi.