BELKARA auzo elkarteak IV Herri Krossa antolatu du aurten ere eta igande honetan jokatuko da. Proba gazte eta helduentzat izaten da eta urtetik urtera jende gehiago apuntatzen da. Aurten ere, korrikalariak 4 kategoria ezberdinetan aterako dira: 2 kategoria gazteenek 600 metro egin beharko dituzte auzoari buelta ematen dion ibilbidean. Infantilek ibilbide berari 2 buelta eman beharko dizkiote, eta 1.200 metro egin beharko dituzte. Helduek, berriz, 2.000 metro pasako rekorridoa izaten dute eta 4 buelta emango dizkiote, 8.300 metroak osatzeko. Karabelgo krossean izena emateko epea zalalik dago. Aurretik apuntatu nahi duenak auzo elkarteko lokalera jo behar du (Aingura 1, Zubipe ondoan) 17:00etatik 20:00etara, baino egunean bertan ere apuntatu liteke. Internetez nahi duenak: www.herrikrossa.com helbidean. Inskripzioa debalde da.
Sariei dagokionez, kategoria bakoitzeko hiru aurrenekoek izango dute saria. Antolatzaileek adierazi dutenez, aldagelak Zubipen egongo dira, CD Hernaniko instalazioetan. Krosseko laguntzaile dira CD Hernani, Udala eta Diputazioa. Patrozinatzaile nagusiak Limpiezas Elurra eta Euskaltel.