Hauek izango dira asteburu honetako zine emanaldiak Biterin: Moon, mi amigo panda izango da haurrentzako filma, eta bi saiotan eskainiko dute: gaur eta bihar, arratsaldeko 16:45etan. Helduentzat, berriz, Mision imposible. Sentencia final jarriko dute, bost emanalditan: gaur, 19:30etan eta 22:30etan; bihar, 19:30etan; eta etzi astelehenean, 16:30etan eta 19:30etan.