Aratz ikastolaren jaialdia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2025ko mai. 31a, 00:00

Egun osoko egitaraua prestatu dute eta DBH4ko ikasleei agurra eta jaialdia eskainiz hasiko da 11:00etan. Amaieran argazkia aterako da.

 

Gaur ospatuko da Aratz Ikastolako urteroko jaia, eta egun osoko egitarau zabala prestatu dute. Jarduerak goizeko 11:00etan hasiko dira, DBH4ko ikasleei agurra eta jaialdia eskainiz.

Goizean zehar, buruhandiak eta dultzaineroak ibiliko dira ikastolako jolastokian, eta 12:30etan hainbat jarduera burutuko dira: patata tortilla salmenta, dendak, zozketa, puzgarriak eta zezen mekanikoa.

13:00etan magia ikuskizuna izango da, eta 14:00etan bazkari herrikoia egingo da.

Bazkalostean, 15:30etan hasiko dira tailerrak eta punteria jolasak; 18:15etan zozketaren irabazleak jakinaraziko dira eta dantzaldia izango da. Egunari amaiera emateko, 19:00etan talde argazkia eta jaiaren itxiera egingo dira.

 

EGIATARAUA

11:00 DBH4koei agurra eta jaialdia.
12:30 Patata tortila salmenta, zozketa eta dendak. Buruhandiak eta dultzaineroak.
13:00 Magia ikuskizuna
14:00 Bazkari herrikoia.
15:30 Puzgarriak eta zezen mekanikoa.
16:30 Tailerrak eta punteria jolasak.
18:15 Zozketaren irabazleak eta dantzaldia.
19:00 Argazkia eta amaiera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!