Gaur Berriak-ek bere Ginkanan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak. Berritxu eta Pil Pilen eskutik parte hartu nahi duten familia, haur eta heldu guztiak ongietorriak izango dira. 10:30etan hasiko da, Txantxillan, eta jolasen eta musikaren bidez Hernaniko kaleak zeharkatuko dituzte, Bidebieta plazan amaitzeko. Antolatzaileek emandako argibideen bidez, parte-hartzaileek hainbat tramankulu bilatu beharko dituzte parte hartzen duten saltokietan. Tramankulu horiek beharrezkoak izango dira hurrengo probetarako. Saltoki horiek globo haundi batekin seinaleztatuta egongo dira beren establezimenduetatik kanpo.